viernes, 3 de mayo de 2013

DIDAKTIKA



Irakasgaian zehar landu ditugun kontzeptuak erlazionatuz didaktika zer den erantzuten saitu gara. Taldekide guztien ekarpenak kontuan hartu izan ditugu eta guztien artean kontzeptuaren eraikuntza egin dugu.

Kontzeptu maparen teknika erabili dugu egokia dela uste dugulako.

Klikatu argazkian hobeto ikusteko!







jueves, 2 de mayo de 2013

Programazioa



PROGRAMAZIOA

- EDUKIAK
- Kontzeptuak
- Adimen anitzak: logiko-matematikoa, interpertsonala, intrapertsonala, musikala, naturala, kinestesikoa, linguistikoa, espaziala.
- Matematikaren alorreko konpetentziak
- Jarduerak  ebazteko estrategiak: grafikoak, tanteoz…

- Prozedura
- Problema ezberdinen ebazpena
- Material ezberdinen manipulazioa

- Jarrerak
- Proposatutako ariketetan jarrera positiboa.
- Taldekideen arteko errespetua.

- HELBURUAK
- Talde lanean haritzen ikastea, ikaskideak errespetatuz.
- Matematikak dibertigarriak izan daitezkeela sinestarazi.
- Jostailuak erabiliz, matematikako termino eta eragiketak barneratzea.
- Modu praktiko eta dinamiko baten bidez, adimen anitzak lantzea.
- Zenbakiekin batuketak, kenketak, biderketak eta zatiketak egitea, problemak ebazteko.
- Matematikaz gain, hizkuntzak lantzea.

- EBALUAZIOA
- Taldean lan egiteko gai da eta taldekideen ideiak errespetatzen ditu.
- Jardueren  aurrean estrategia egokia erabiltzeko gai da.
- Norbere buruaren gaitasunen bidez zirkuko ekintzak burutzeko gai da
- Espazioan kokapenerako kontzientzia dauka.

Ebaluaketaren bidez haurrek gure hasierako helburua lortu duten jakiteko baliagarria da. Ebaluazioa alde batera utzi ezin daiteken atala da eta horregatik beharrezkoa den garrantzia eman behar zaio. Ebaluazioaren helburu nagusia, ikaslearen garapena ikustea da eta ez ikasle bakoitzari kalifikazio edo zenbaki bat jartzea. Ebaluaketak haurraren garapena ikusteko aukera ematen digu.


jueves, 18 de abril de 2013

Ebaluaketari buruz zer dakigun jakiteko "El juego de las palabras" teknika kooperatiboa erabili dugu. Horretarako bakoitzak bosthitz hauek definitu ditugu: sistematikoa, berrikuntza, integratua, koherentea eta subjektiboa. Jarraian komunean jarri ditugu eta taldekide batek proposatutako esaldia osatuz, jarraian azaltzen diren definizioak lortu ditugu:

Subjetiboa: Ebaluatzeko orduan objektiboak izan beharko ginateke, hau da, haurrak ikuspuntu zehatz batetik ebaluatuak, eta ez ikuspuntu subjektibo batetik, preferentziak eragina izan gabe norberaren ebaluaketan. Hala ere, guztiz objektiboa den ebaluaketa bat egitea oso zaila da, beti egongo baitira ebaluaketa objektiboa bilakatuko duten faktorean eta.

Sistematikoa: Gure gizartean daukagun hezkuntzako ebaluaketa sistematikoa da. Dakigunez, sistematikoa den edozein gauza prozesu bat darama atzetik eta ez dugu uste hau eraginkorra denik ebaluaketari begira. Currikulumean finkatuta dauden ebaluaketa irizpideak jarraitu arren, askatasun apur egon beharko litzateke ume bakoitza desberdina delako. Horregatik prozesu malgua egotea beharrezkotzat ikusten dugu.

 Integratua: Ebaluaketa integratua izan behar da, jarrera, ariketa, azterketak, irteerak, garapena kontuan hartuz. Guk eduki dugun hezkuntza ebaluaketan oinarrituz, lehenengo zikloetan aurretik aipatutako atalen batura kontuan hartzen zela ikusi dugu baina, urteak pasa ahala azterketak nagusitzen dira.

Berrikuntza: Ebaluaketaren arloan berrikuntza proposatzeak, hezkuntza sisteman aldaketak sortzen ditu. Baina teknika berriak hezkuntza sisteman sartzen diren heinean ere aldaketak sortzen dira ebaluaketan. Guk berrikuntza integrazioarekin lotu dugu. Horregatik. betiko ebaluaketa sistemak haurraren garapen osoa kontuan hartzen ez duela eta beraz mugatua dela pentsatzen dugu. Beraz, azterketez gain beste atal batzuk kontuan hartzen dituen ebaluaketa berritzaile eta zabalago baten beharra ikusten dugu. 


Koherentea: Hainbat alderdi bereizi ditugu termino honen barnean eta hiru ataletan koherentzia beharrezkoa da:
-Adina kontuan hartu behar den faktore bat dela iruditzen zaigu ebaluaketa adinari egokitua izan behar delako.
-Ikasle bakoitzaren ezaugarriei egokitua.
-Azterketak kurtsoan zehar garatu diren edukiekin lotuak.

viernes, 15 de marzo de 2013

Bideoa



Gaurko sarrera honetan esan bezala Curriculumaren aurrean nola posizionatzen garen azaltzen duen bideoa partekatuko dugu.

Bideoa bi ataletan banatu dugu, lehenengo zatian egungo hezkuntza islatzen dugu, txuri beltzean adierazita, bigarrena, aldiz, koloreetan jartzea erabaki dugu gure esku hartzearekin hezkuntza nola izatea gustatuko litzaigukeen adierazteko. Azkenik musikari garrantzia ematea pentsatu genuen, "Resistiré" abestia ipiniz, eutsi behar dela adieraztearren. Ez etsi eutsi!
 

jueves, 14 de marzo de 2013

Dialogoa



Hezkuntza denon ardura izan behar da!

Ezin dugu esan Curriculumaren guztiz kontra gaudenik, gure hezkuntzaren oinarria baita. Bertan azaltzen diren edukiekin ados gaude, baina ez dugu ikusten bertan azaltzen diren ideiak praktikara eramaten direnik. Hau da, oso polita irudikatzen diguten arren, gauza asko eta asko ez dira betetzen.

Hezkuntza-sistemak esfortzu asko eskatzen du, halaber, denon parte hartzea eta umeen heziketa ez daude irakasleen esku bakarrik, gurasoak, lagunak, gobernua eta abar beharrezkoak baitira.

Gurasoek haurren hezkuntzan parte hartze eskasa dute, eskolaren eta hezitzaileen esku uzten baitute beraien seme alaben heziketa. Irakasleek curriculumari gehiegizko garrantzia ematen diote eta, horren ondorioz, taldeak hezten dituzte banakoari garrantziarik eman gabe. Gobernua aldaketa bakoitzak ez luke hezkuntza aldaketa bat suposatu beharko, gaur egun hemen gertatzen den moduan. Egin beharko luketena batasunean jokatzea da,  hezkuntza on bat izateko, non denak ados dauden eta parte hartzen duten.

Une batez modu global batean hezkuntzan pentsatzeari ekin beharko genioke, diziplinarik gabe, honela, gaur egungo curriculumean erabaki ezberdinak hartzeko aukera izango genuke. Haurrei erakutsi behar zaiena "nola ikasi behar den" da.

jueves, 28 de febrero de 2013

Bideoaren prozesua

       Gaurko klasean irakasleak bi aste hauetan zehar egin beharreko lana aurkeztu digu. Irudi bidezko bideo bat sortu beharko dugu, curriculumaren inguruan landutako guztia batuz eta galdera honi erantzunez: nola posizionatzen zarete curriculumaren aurrean?

       Lana aurrera eraman ahal izateko, orainarte egindako lan guztiaz gain,  lagungarri diren beste ikasle batzuek egindako zenbait bideo dauzkagu eskura.

       Une honetan, Brain Storming bat egiten ari gara gure bideoa egin ahal izateko, aurrerago hemen bertan aurgitaratuo duguna zuek guztiok ikusi ahal izateko.


Alaitasunaren hazia :)

viernes, 22 de febrero de 2013

"La educación prohibida"

Gaurko klasean "La Educación Prohibida" dokumentala ikusi dugu, bitartean teknika berri bat erabili dugularik. Erakargarriagoa izateko klaseko gelakideok twitter-aren bitartez esaldi esanguratsuenak argitaratu ditugu #YoViLEP hashtag-aren bidez. 

Hona hemen bideoa!




Esaldi esanguratsuenak: 

Albert Einstein "Si buscas resultados diferentes, no hagas siempre lo mismo"

Aristóteles "Lo que tenemos que hacer lo hacemos aprendiendo"

Rudolph Steiner "Siente tu alma escucha tu corazón"

Bideoan entzundako esaldiak:

@MartaVelez5 "No es el estudiante el que fracasa es el sistema educacional"

@Naiaraperez_9 "Nadie educa para la paz. Todos educan para la competencia y la competencia es el principio de cualquier guerra"

@Laidapi "¿Decir lo que uno piensa es faltar al respeto?"

@narooanarooa "El centro de la educación debe de ser el niño"

Zergatik lantzen dira konpetentziak eskolan?


       Portaeren, baloreen eta jarreren bildumak konpetentzia osatzen du. Eskoletan aurreko bildumako osagaiak, esate baterako, irakurmena, entzumena, elkarrizketa… egoki erabiltzen irakastea beharrezkoa da gure gizartean pertsona konpetenteak  izateko. Gaur egungo ikastetxe gehienetan ez dituzte pertsona konpetenteak hezten, finkatutako helburuak lortzeari ematen diote garrantzia. Horregatik ikasle asko gai dira hizkuntzaren gramatika eta teoria eskola arloan garatzeko, baina ez eguneroko bizitzan erabiltzeko.

       Irakasleei multzo horretako osagaiak irakasteko askatasuna eman behar zaie dauden zortzi konpetentziak lor ditzaten, hau da, konpetentziei eman beharko litzaioke garrantzia eta ez metodoari. Konpetentzia horiek lortzeko eginkizunak ondo finkatu behar dira, horrez gain, rakasleen esku hartzea ez da nahikoa, gizarteko partaideen zeregina ere baita, adibidez, gurasoena, ikasleena, lagunena… . Guretzako, ondo finkatutako eginkizun batek ikasleen gaitasunak eta interesak irakasleak kontuan hartu beharko lituzke eta horren arabera kurtsoan zehar ikasleek garatu beharko dituzten edukiak moldatu.


jueves, 21 de febrero de 2013

Jolas didaktikoa


       Aurreko klasean jolas bat proposatu ziguten. Eskola bateko programa eman ziguten aztertzeko eta lan modularreko taldeetan ideia nagusiak atera eta horietatik 5 aukeratu genituen. Ondoren,beste talde batekin elkartu ginen ideia horiek adosteko eta 5 iturri nagusiak lortu behar genituen gero beste talde erdiarekin elkartzeko eta adostasun batera iristeko. Talde bakoitzak ideia berdinak ez genituen arren, 4 ildo ateratzea lortu genuen eta 5.a zenbait buruhausteren ondoren eta gela osoa pentsatzen aritu ondoren, irakasleak azkeneko ildoa esan zigun.


       Atera genituen ildoak psikologikoa, pedagogikoa, soziologikoa, filosofikoa eta epistemologikoa izan ziren.


       Azkenik ondorio batera iritsi gara. Epistemologia ildoa ateratzea oso zaila izan zen eta ez genuen lortu, izan ere, beste ildo guztien oinarria da eta horregatik, orokorrena dela esna daiteke.

jueves, 14 de febrero de 2013

Xedapen Orokorrak


   Hezkuntzaren oinarrizko helburuak irakurri ostean sintesi bat egin dugu, non artikulu hauen ideia garrantsitzuenak eta alor desberdinak erakusten dizkizuegun.

3. Artikulua: oinarrizko hezkuntzak irakasgai guztietan hainbat helburu bete behar ditu gaitasunak garatu ahal izateko. Era berean, ikasleak maila gorenera irits daitezen oztopoak gainditzen lagunduko dion irakasle-hezitzaile baten esku hartzea beharrezkoa da errespetuan, elkar hizketan eta emozioetan oinarrituz.

5. Artikulua: giza nortasunaren garapen osoa lortzeko oinarrizko Hezkuntzaren Xedea ikasleak bizikidetzarako eta herritartasunerako prestatzea, kulturak eskuratzea eta sentsibilazio-lanetan jardutea dira.

6. Artikulua: era formalean eta informalean komunikatzeko erreferentziak lortu arlo guztietan erabili ahal izateko. Erreferentzia hauen ardatzak autonomia, ikuspuntu kritikoak, hizkuntzen garrantzia, elkar bizitza, auto-garapena, auto-kontrola eta iniziatiba dira. 

8. Artikulua: oinarrizko hezkuntzaren helburuak arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta prestatzen ikastez, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea eta egiten eta ekiten ikastea. 

11. Artikulua: jakintza arlo orokorrak lantzeaz gain, hirugarren zikloan bigarren atzerriko hizkuntza gehitu dezakete baina norberaren nortasuna eraikitzeari garrantzia berezia ezarri behar zaio bere bizipenei erreparatuz. 

14. Artikulua: ordutegiari dagokionez, Lehen Hezkuntzan 875 ordu eman behar dira DBH, berriz, 1050 ordu, beste modu batera antolatua egon dadin pisuzko arrazoiak beharko lirateke. 

15.Artikulua: eskola ordutegia urtero finkatu behar da eta irailaren 1etik ekainaren 30era izan behar da.

33.Artikulua: curriculumean azaltzen diren hainbat ebaluazio irizpide jarraituz ikaslearen garapena aztertuko da, bakarka baita taldeka ere.

36.Artikulua: diagnostiko-ebaluazioa Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan eta DBHko bigarren mailan egiten da, orientaziorako balio duelarik, ikasleen heziketa hobetzeko, honen adibide dugu ikastetxe-estatistika.

domingo, 27 de enero de 2013

Iraganeko oroitzapenak!


Lehen hezkuntzak giza-harremanak, afektibitatea, irakurmena, kalkulu aritmetikoa… garatzea du helburu. 6-12 urte bitarteko garaia da. Epe luzea denez gero une latz eta polit asko igaro ditugu eta une polit horiek gogora ekartzeko eta partekatzeko gure haurtzaroko gauza esanguratsuenak ekarri ditugu: abestiak, panpinak, koadernoak, marrazkiak, argazkiak…
 
Objektu bakoitza istorio bati lotuta dago eta istorio hori partekatzearren sorrarazten dizkigun sentimenduak azaldu dizkiogu elkarri.