Hezkuntza denon ardura izan behar da!
Ezin dugu esan Curriculumaren
guztiz kontra gaudenik, gure hezkuntzaren oinarria baita. Bertan azaltzen diren
edukiekin ados gaude, baina ez dugu ikusten bertan azaltzen diren ideiak praktikara
eramaten direnik. Hau da, oso polita irudikatzen diguten arren, gauza asko eta
asko ez dira betetzen.
Hezkuntza-sistemak esfortzu
asko eskatzen du, halaber, denon parte hartzea eta umeen heziketa ez daude
irakasleen esku bakarrik, gurasoak, lagunak, gobernua eta abar beharrezkoak
baitira.
Gurasoek haurren hezkuntzan
parte hartze eskasa dute, eskolaren eta hezitzaileen esku uzten baitute beraien
seme alaben heziketa. Irakasleek curriculumari gehiegizko garrantzia ematen
diote eta, horren ondorioz, taldeak hezten dituzte banakoari garrantziarik eman
gabe. Gobernua aldaketa bakoitzak ez
luke hezkuntza aldaketa bat suposatu beharko, gaur egun hemen gertatzen den
moduan. Egin beharko luketena batasunean jokatzea da, hezkuntza on bat izateko, non denak ados
dauden eta parte hartzen duten.
Une batez modu global batean
hezkuntzan pentsatzeari ekin beharko genioke, diziplinarik gabe, honela, gaur
egungo curriculumean erabaki ezberdinak hartzeko aukera izango genuke. Haurrei
erakutsi behar zaiena "nola ikasi behar den" da.
No hay comentarios:
Publicar un comentario