jueves, 18 de abril de 2013

Ebaluaketari buruz zer dakigun jakiteko "El juego de las palabras" teknika kooperatiboa erabili dugu. Horretarako bakoitzak bosthitz hauek definitu ditugu: sistematikoa, berrikuntza, integratua, koherentea eta subjektiboa. Jarraian komunean jarri ditugu eta taldekide batek proposatutako esaldia osatuz, jarraian azaltzen diren definizioak lortu ditugu:

Subjetiboa: Ebaluatzeko orduan objektiboak izan beharko ginateke, hau da, haurrak ikuspuntu zehatz batetik ebaluatuak, eta ez ikuspuntu subjektibo batetik, preferentziak eragina izan gabe norberaren ebaluaketan. Hala ere, guztiz objektiboa den ebaluaketa bat egitea oso zaila da, beti egongo baitira ebaluaketa objektiboa bilakatuko duten faktorean eta.

Sistematikoa: Gure gizartean daukagun hezkuntzako ebaluaketa sistematikoa da. Dakigunez, sistematikoa den edozein gauza prozesu bat darama atzetik eta ez dugu uste hau eraginkorra denik ebaluaketari begira. Currikulumean finkatuta dauden ebaluaketa irizpideak jarraitu arren, askatasun apur egon beharko litzateke ume bakoitza desberdina delako. Horregatik prozesu malgua egotea beharrezkotzat ikusten dugu.

 Integratua: Ebaluaketa integratua izan behar da, jarrera, ariketa, azterketak, irteerak, garapena kontuan hartuz. Guk eduki dugun hezkuntza ebaluaketan oinarrituz, lehenengo zikloetan aurretik aipatutako atalen batura kontuan hartzen zela ikusi dugu baina, urteak pasa ahala azterketak nagusitzen dira.

Berrikuntza: Ebaluaketaren arloan berrikuntza proposatzeak, hezkuntza sisteman aldaketak sortzen ditu. Baina teknika berriak hezkuntza sisteman sartzen diren heinean ere aldaketak sortzen dira ebaluaketan. Guk berrikuntza integrazioarekin lotu dugu. Horregatik. betiko ebaluaketa sistemak haurraren garapen osoa kontuan hartzen ez duela eta beraz mugatua dela pentsatzen dugu. Beraz, azterketez gain beste atal batzuk kontuan hartzen dituen ebaluaketa berritzaile eta zabalago baten beharra ikusten dugu. 


Koherentea: Hainbat alderdi bereizi ditugu termino honen barnean eta hiru ataletan koherentzia beharrezkoa da:
-Adina kontuan hartu behar den faktore bat dela iruditzen zaigu ebaluaketa adinari egokitua izan behar delako.
-Ikasle bakoitzaren ezaugarriei egokitua.
-Azterketak kurtsoan zehar garatu diren edukiekin lotuak.