viernes, 15 de marzo de 2013

Bideoa



Gaurko sarrera honetan esan bezala Curriculumaren aurrean nola posizionatzen garen azaltzen duen bideoa partekatuko dugu.

Bideoa bi ataletan banatu dugu, lehenengo zatian egungo hezkuntza islatzen dugu, txuri beltzean adierazita, bigarrena, aldiz, koloreetan jartzea erabaki dugu gure esku hartzearekin hezkuntza nola izatea gustatuko litzaigukeen adierazteko. Azkenik musikari garrantzia ematea pentsatu genuen, "Resistiré" abestia ipiniz, eutsi behar dela adieraztearren. Ez etsi eutsi!
 

jueves, 14 de marzo de 2013

Dialogoa



Hezkuntza denon ardura izan behar da!

Ezin dugu esan Curriculumaren guztiz kontra gaudenik, gure hezkuntzaren oinarria baita. Bertan azaltzen diren edukiekin ados gaude, baina ez dugu ikusten bertan azaltzen diren ideiak praktikara eramaten direnik. Hau da, oso polita irudikatzen diguten arren, gauza asko eta asko ez dira betetzen.

Hezkuntza-sistemak esfortzu asko eskatzen du, halaber, denon parte hartzea eta umeen heziketa ez daude irakasleen esku bakarrik, gurasoak, lagunak, gobernua eta abar beharrezkoak baitira.

Gurasoek haurren hezkuntzan parte hartze eskasa dute, eskolaren eta hezitzaileen esku uzten baitute beraien seme alaben heziketa. Irakasleek curriculumari gehiegizko garrantzia ematen diote eta, horren ondorioz, taldeak hezten dituzte banakoari garrantziarik eman gabe. Gobernua aldaketa bakoitzak ez luke hezkuntza aldaketa bat suposatu beharko, gaur egun hemen gertatzen den moduan. Egin beharko luketena batasunean jokatzea da,  hezkuntza on bat izateko, non denak ados dauden eta parte hartzen duten.

Une batez modu global batean hezkuntzan pentsatzeari ekin beharko genioke, diziplinarik gabe, honela, gaur egungo curriculumean erabaki ezberdinak hartzeko aukera izango genuke. Haurrei erakutsi behar zaiena "nola ikasi behar den" da.