Mostrando entradas con la etiqueta Curriculuma. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Curriculuma. Mostrar todas las entradas

viernes, 15 de marzo de 2013

Bideoa



Gaurko sarrera honetan esan bezala Curriculumaren aurrean nola posizionatzen garen azaltzen duen bideoa partekatuko dugu.

Bideoa bi ataletan banatu dugu, lehenengo zatian egungo hezkuntza islatzen dugu, txuri beltzean adierazita, bigarrena, aldiz, koloreetan jartzea erabaki dugu gure esku hartzearekin hezkuntza nola izatea gustatuko litzaigukeen adierazteko. Azkenik musikari garrantzia ematea pentsatu genuen, "Resistiré" abestia ipiniz, eutsi behar dela adieraztearren. Ez etsi eutsi!
 

jueves, 14 de marzo de 2013

Dialogoa



Hezkuntza denon ardura izan behar da!

Ezin dugu esan Curriculumaren guztiz kontra gaudenik, gure hezkuntzaren oinarria baita. Bertan azaltzen diren edukiekin ados gaude, baina ez dugu ikusten bertan azaltzen diren ideiak praktikara eramaten direnik. Hau da, oso polita irudikatzen diguten arren, gauza asko eta asko ez dira betetzen.

Hezkuntza-sistemak esfortzu asko eskatzen du, halaber, denon parte hartzea eta umeen heziketa ez daude irakasleen esku bakarrik, gurasoak, lagunak, gobernua eta abar beharrezkoak baitira.

Gurasoek haurren hezkuntzan parte hartze eskasa dute, eskolaren eta hezitzaileen esku uzten baitute beraien seme alaben heziketa. Irakasleek curriculumari gehiegizko garrantzia ematen diote eta, horren ondorioz, taldeak hezten dituzte banakoari garrantziarik eman gabe. Gobernua aldaketa bakoitzak ez luke hezkuntza aldaketa bat suposatu beharko, gaur egun hemen gertatzen den moduan. Egin beharko luketena batasunean jokatzea da,  hezkuntza on bat izateko, non denak ados dauden eta parte hartzen duten.

Une batez modu global batean hezkuntzan pentsatzeari ekin beharko genioke, diziplinarik gabe, honela, gaur egungo curriculumean erabaki ezberdinak hartzeko aukera izango genuke. Haurrei erakutsi behar zaiena "nola ikasi behar den" da.

viernes, 22 de febrero de 2013

Zergatik lantzen dira konpetentziak eskolan?


       Portaeren, baloreen eta jarreren bildumak konpetentzia osatzen du. Eskoletan aurreko bildumako osagaiak, esate baterako, irakurmena, entzumena, elkarrizketa… egoki erabiltzen irakastea beharrezkoa da gure gizartean pertsona konpetenteak  izateko. Gaur egungo ikastetxe gehienetan ez dituzte pertsona konpetenteak hezten, finkatutako helburuak lortzeari ematen diote garrantzia. Horregatik ikasle asko gai dira hizkuntzaren gramatika eta teoria eskola arloan garatzeko, baina ez eguneroko bizitzan erabiltzeko.

       Irakasleei multzo horretako osagaiak irakasteko askatasuna eman behar zaie dauden zortzi konpetentziak lor ditzaten, hau da, konpetentziei eman beharko litzaioke garrantzia eta ez metodoari. Konpetentzia horiek lortzeko eginkizunak ondo finkatu behar dira, horrez gain, rakasleen esku hartzea ez da nahikoa, gizarteko partaideen zeregina ere baita, adibidez, gurasoena, ikasleena, lagunena… . Guretzako, ondo finkatutako eginkizun batek ikasleen gaitasunak eta interesak irakasleak kontuan hartu beharko lituzke eta horren arabera kurtsoan zehar ikasleek garatu beharko dituzten edukiak moldatu.


jueves, 21 de febrero de 2013

Jolas didaktikoa


       Aurreko klasean jolas bat proposatu ziguten. Eskola bateko programa eman ziguten aztertzeko eta lan modularreko taldeetan ideia nagusiak atera eta horietatik 5 aukeratu genituen. Ondoren,beste talde batekin elkartu ginen ideia horiek adosteko eta 5 iturri nagusiak lortu behar genituen gero beste talde erdiarekin elkartzeko eta adostasun batera iristeko. Talde bakoitzak ideia berdinak ez genituen arren, 4 ildo ateratzea lortu genuen eta 5.a zenbait buruhausteren ondoren eta gela osoa pentsatzen aritu ondoren, irakasleak azkeneko ildoa esan zigun.


       Atera genituen ildoak psikologikoa, pedagogikoa, soziologikoa, filosofikoa eta epistemologikoa izan ziren.


       Azkenik ondorio batera iritsi gara. Epistemologia ildoa ateratzea oso zaila izan zen eta ez genuen lortu, izan ere, beste ildo guztien oinarria da eta horregatik, orokorrena dela esna daiteke.

jueves, 14 de febrero de 2013

Xedapen Orokorrak


   Hezkuntzaren oinarrizko helburuak irakurri ostean sintesi bat egin dugu, non artikulu hauen ideia garrantsitzuenak eta alor desberdinak erakusten dizkizuegun.

3. Artikulua: oinarrizko hezkuntzak irakasgai guztietan hainbat helburu bete behar ditu gaitasunak garatu ahal izateko. Era berean, ikasleak maila gorenera irits daitezen oztopoak gainditzen lagunduko dion irakasle-hezitzaile baten esku hartzea beharrezkoa da errespetuan, elkar hizketan eta emozioetan oinarrituz.

5. Artikulua: giza nortasunaren garapen osoa lortzeko oinarrizko Hezkuntzaren Xedea ikasleak bizikidetzarako eta herritartasunerako prestatzea, kulturak eskuratzea eta sentsibilazio-lanetan jardutea dira.

6. Artikulua: era formalean eta informalean komunikatzeko erreferentziak lortu arlo guztietan erabili ahal izateko. Erreferentzia hauen ardatzak autonomia, ikuspuntu kritikoak, hizkuntzen garrantzia, elkar bizitza, auto-garapena, auto-kontrola eta iniziatiba dira. 

8. Artikulua: oinarrizko hezkuntzaren helburuak arduraz bizitzen ikastea, ikasten eta prestatzen ikastez, komunikatzen ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, ikaslearen giza alderdiak garatzen ikastea eta egiten eta ekiten ikastea. 

11. Artikulua: jakintza arlo orokorrak lantzeaz gain, hirugarren zikloan bigarren atzerriko hizkuntza gehitu dezakete baina norberaren nortasuna eraikitzeari garrantzia berezia ezarri behar zaio bere bizipenei erreparatuz. 

14. Artikulua: ordutegiari dagokionez, Lehen Hezkuntzan 875 ordu eman behar dira DBH, berriz, 1050 ordu, beste modu batera antolatua egon dadin pisuzko arrazoiak beharko lirateke. 

15.Artikulua: eskola ordutegia urtero finkatu behar da eta irailaren 1etik ekainaren 30era izan behar da.

33.Artikulua: curriculumean azaltzen diren hainbat ebaluazio irizpide jarraituz ikaslearen garapena aztertuko da, bakarka baita taldeka ere.

36.Artikulua: diagnostiko-ebaluazioa Lehen Hezkuntzako bigarren zikloan eta DBHko bigarren mailan egiten da, orientaziorako balio duelarik, ikasleen heziketa hobetzeko, honen adibide dugu ikastetxe-estatistika.